Neguko kantak abestera aterako gara.

Pasa den urtean bezala aurten ere Basurtoko Eskolako gurasoak, kalera aterako gara neguko kantak abestera. Anima zaitez !! Oso ondo pasatuko dugu.

Noiz: Abenduak 20
Ibilbidea (aldaketak egon dira!!):
15:00 Basurtoko eskola, Zankoeta kalean.
Garellano Plaza.
Aita Donosti Plaza.
(Kantutegiak inprimatuta banatuko dira).

Hurrengo abesti hauek izango dira abestuko diren hiru abestiak.
Zazpi Supizteko, Ama Lurra, Urrundik, Olentzero eta Hator Hator.

Zazpi supizteko.

 

Zazpi supiztekoekin,
Ene herriko letrak marraztu ditut
Seiekin,
Etxe haundi bat egin dut
Bostekin,
Teilatu gainean izar bat
Lau supiztekoekin,
zerua ongi ikusteko lehio bat
Hirukin,
lagunentzako atea
Biekin,
Egur puska ainitz moztu dut
Supizteko batekin
Familia berotzeko
Su bazterra piztu dut (2 aldiz)
....................................... 

Ama lurra.


Ama lurra da 
zoragarria,
Eguzkiak du
indarra.
Bilbo gainetik
begira gaude
zeruetako izarrei.

Ingurunea
zaindu dezagun
bizitzen elkar
maitatuz.
Dena hain eder
liluragarri
mara-mara da
elurra.
....................................... 

Urrundik

Laino artetik, eguzki printzen bizia
abenduko gau hotzetan bihotz beroa.
pakea eta maitasun, bide sendoa,
bizi dezagun alaitasunez jantzia,
JAN-TZI-A

Zure irri eztia,
itzaropen argia,
AR-GI-A
Gabon jai hauetako O-O-O
izar dirdir berria

(dena bi aldiz)

Blog honetako argitalpen ezagunak

2020-2021 Ikasturte hasiera.

Eskolaz kanpoko jarduerak. (2020-2021)