Euskara eguna. Datorren asteartean !!









Datorren asteartean, abenduak 3, euskara eguna da eta horretarako eskolak egun berezia ospatu nahi du, hemen daukazue programa:
Anima zaitezte eta ekarri eskolara zuen sema-alabak baserritarrez jantzita edo zapia lepoan.
Gogoratu guztiz debekatuta dagoela argazkiak ateratzea.


Goizean (Ikasleentzako)

Haur Hezkuntza:
Tailerrak: Karaokea, eskulanak.
Antzerkia (IGE) "Bili bili bolo".
1. Txanda: 3 eta 4 urtekoak 11:00-11:45
2. Txanda: 5 urtekoak eta 1. mailakoak 12:00-12:45
Lehen Hezkuntza:
Tailerrak: Karaokea, eskulanak, mimikajolasak eta mahai jolasak.
Atsedenaldi ostean: Pelikula.

Arratsaldean (ikasle eta familientzako)

15:40 Denok patioan prest. (2 eta 3 urtekoak izan ezik)
15:45 Ateak zabalduko dira gurasoentzat.
15:50 Abestera !!
"Pausoka pausoka"
"Lau teilatu" (ikusi bideoa)
"Nire gorputza da"
6. mailakoek bertsoak botako dituzte.
16:15 Txirrina jotzean gurasoak patiotik atera behar dugu.
Ikasleak klaseetara igoko dira.

Gogoratu guztiz debekatuta dagoela argazkiak ateratzea. Kontuan hartu familia guztiek ez dutela argazkiak ateratzeko baimena eman. Eskola ateratako argazkiak eskolako blogean eskegiko dira.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Neguko kantak abestera aterako gara.