Pantailetatik askatzeko gida.














..."Konfinamendu edo itxialdiko ia hiru hilabete hauetan, haur eta nerabe askok komeni baino ordu gehiago igaro dituzte pantailen aurrean “telelan”, bideojoko eta sare sozialekin. Eta datozen hilabeteetan ere, udaleku barik, joera horrek jarraipena izango duela dirudi.

Gurasoak, aldi berean, galduta sentitzen dira, ez baitakite oso ondo seme-alabek mugikorra, sare sozialak edo aplikazioak modu seguruan erabiltzen dituzten edo ez, eta ez dute argi nondik hasi teknologia horien ezagutza eguneratzeko, gero eta azkarrago aldatzen baitira.

BBK Familyk, arazo horretaz jabeturik eta gai honen inguruan argi pixka bat emateko asmoz, liburu bat argitaratu du: Manual de supervivencia para madres y padres en tecnologías y redes sociales” (Gurasoentzako biziraupen-eskuliburua teknologietan eta sare sozialetan). Eta “biziraupen-eskuliburu” honek zelan lagun diezagukeen jakiteko, bere egilea den Andrea Alfarorekin berba egin dugu; Alfaro BBK Family taldeko kidea da, eta eskarmentu edo esperientzia handia du gurasoak eta ikasleak trebatzen Interneten eta teknologien erabilera seguruan."...

Gida hemen Ikusi edo deskargatu: (Ikusi)
Iturri originala: (Ikusi)

Blog honetako argitalpen ezagunak

Neguko kantak abestera aterako gara.